Zalaparta, domeka goizean

Ubane Madera 2017ko urr. 16a, 10:14

Anbulantzia eta polizia, Erregetxean.

37 urteko gizonezko batek zalaparta sortu zuen atzo goizean, domeka, eliza atari inguruan. Inguruan zebiltzan herritarren kontra irainka ibili zen 09:30ak inguruan. Herritar batek poliziari abisua eman eta patruila bat bertaratu zen. Baita anbulantzia ere. 

Eliza ataritik Erregetxera joan zen gizonezkoa, eta han artatu zuten poliziak eta anbulantziak. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, "ezaguna" da gizonezkoa Soraluzen. Arazo psikiatrikoak ditu eta lehenagotik ere baditu aurrekariak eta salaketak, bestelako gertakari batzuengatik. 

Anbulantziak atentzio sanitarioa eman zion eta baretu egin zen. 11:00ak inguruan libre utzi zuten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.