Mesedeetako egoitzakoak ekintzaz ekintza

Ubane Madera 2017ko urr. 6a, 09:25

Zaindariaren eguneko ospakizunak, Wiiterapiaren aurkezpena, Agirrerekin dantzaldia, sevillar dantzen erakustaldia eta eskolako hainbat ikasleren bisitak izan dituzte azken asteotan Mesedeetako egoitzako bizilagunek. Bertako langile eta egoiliarrek esker ona helarazi gura diete bisitariei zein erakusketan laguntzen jardun duten senitartekoei. 

Irailaren 24an ospatu zuten zaindariaren eguna Mesedeetako egoitzakoek, luntxarekin, bazkari bereziarekin eta dantzaldiarekin; Wiiterapia ere egunean bertan aurkeztu zieten. Joan den astean, berriz, eskolako bi gelatako neska-mutikoak joan zitzaizkien bisitan. Egoiliarrek eurek esplikatu zieten zela egin zituzten hainbat lan, ze materialekin eta beste. Eta irailaren 29an, berriz, izan zuten Soraluzeko sevillar taldearen bisita. Dantza eta abesti saioa izan zuten haien eskutik.

Guztiek ere, eguneroa samurragoa egiten lagundu diete bertakoei.