Oraingo asteko erailketa batuta, aurten Euskal Herrian (Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian) dagoeneko zazpi emakume hil dituzte, indarkeria matxista baliatuta.
Berdintasunik eza
Egoera horren aurrean, Soraluzeko Udalak azpimarratu nahi du "hilketa hauek emakumeen aurkako indarkeriak sortzen duen arazoaren zati bat besterik ez direla, eta oinarrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunik eza dagoela".
Ildo beretik, berretsi egin du salaketez harago, barneratu beharra dagoela "berdintasuna, prebentzioa, heziketa eta, batez ere, errespetu falta direla emakumeek eta neskatilek pairatzen dituzten jarrera matxisten oinarri".
Sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzearen premia gogora ekartzeaz bat, elkartasuna helarazi die biktimaren senitartekoei eta lagunei.