Debabarreneko langabezia tasarik handiena du Soraluzek

Ubane Madera 2017ko urriaren 4a

Zubi Nagusia.

Abuztuan baino 11 langabe gehiagorekin, langabeziak gora eginez bukatu da iraila. Hain zuzen ere, 293 langabe kontabilizatu zituzten joan den hilean. Bestela esanda, Soraluzeko langabezia tasa %15,64koa da, eskualdeko altuena.

%15,64arekin, Debabarrenean langabezia tasarik altuena duen udalerria da Soraluze. Eibar (1.806 langabe, %14,18ko tasa) eta Elgoibar (550 langabe, %9,95ko tasa)  datoz atzetik. Eta ondoren, berriz, Deba (207 langabe, %7,77), Mutriku (203 langabe, %7,63) eta azkenik, Mendaro, (95 langabe, %9,61). Orokorrean, bada, Debabarrenean 3.154 langabe kontabilizatu zituzten; %11,92koa da eskualdeko langabezia tasa.

Urte hasieratik, behera

Soraluzeri dagorkionez eta konparaketa egite aldera, ekainean zegoen  langabe kopuru berbera du orain udalerriak: 293. Urte hasierakoarekin alderatuz gero, berriz, urtarrilean baino 18 langabe gutxiago ditu orain Soraluzek; beraz, oro har, aurten, datuek hobera egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.