Plaza Berritik abiatuta, Plaza Zaharrean buelta hartu, Santa Ana kaletik pasa eta Zubi Nagusitik atzera ere Plaza Berrira eginez, herriko erdigunea zarataz bete da 19:00etatik ordu erdi inguruz, Kataluniako mobilizazioekin bat eginez eta kataluniarrekiko elkartasun keinu modura. Demokrazia, bozkatu erabakitzeko, Katalunia endavant!!! da pankartarako erabili duten leloa.
"Jarraituko dugu borroka honetan"
"Gure zaratak balio dezan Euskal Herrian ere hainbat kontzientzia esnatzeko eta pizteko (…) Batzuk bortizkerian eta informazioa desitxuratzen dute argudio bakarra, beste arrazoirik ez dute herriari hitza kentzeko. Ez dakigu zer gertatuko den Katalunian, horregatik hemen erne segi behar dugu. Elur bola bat egin behar dugu eta herritarrak batu, erabakitzeko eskubidearen alde; erabakitzeko ze herri eredu nahi dugun. (…) Gure ordua ere iritsiko da. Jarraituko dugu borroka honetan, luzea da, zaila da, baina merezi du, denondako". Berba horiekin eta 22:00etan bost minutuko itzalaldia egiteko gonbitearekin bukatu dute kalejira zaratatsua.