Berrogeita hamar urteko ibilbide oparoa ospatzeko Euskal Herrian barrena eskaintzen diharduen kontzertuetako bat izango da biharkoa. Kantari oriotarra beste bederatzi musikarirekin batera oholtzaratuko da bihar, eta iragarri du argitaratu duen azken diskoko -Oroimenaren oraina- kantuekin batera, bere kanturik ezagunenak ere joko dituela . Galdu ezinezko aukera euskal kantagintzako izen handienetarikoaren talentuaz gozatzeko.
Udaletik jakinarazi digutenez, azken egunotan sarrera gehienak saldu dira. Gainerakoak, salgai izango dira Kiroldegian, bihar eguerdira arte, eta, Antzokirako sarreran, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.