Gaztetxo plaentxiarrak ondo konpontzen dira robotikarekin

Erredakzioa 2017ko ira. 29a, 11:51

Zapatuan Robotikako gaztetxoen txapelketa jokatu zen Eibarko astelehenan. Lehiaketan, Soraluzeko hamairu gaztetxok parte hartu zuten, eta, bikoteka, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituzten.

Zapatuan Gazterobotika Euskadiko lehen hezkuntza txapelketa egin zen Astelena frontoian, eta 100 gaztetxo inguru batu ziren bertan. Horietako hamairu plaentxiarrak:

Imanol Agirre

Antxon Zubiaurre
 
Mikel Ramos
 
Ibai Rodriguez
 
Ohian Larrañaga
 
Beñat Cajella
 
Naroa Zubiaurre
 
Naia Arana
 
Gorka De Cos
 
Latif Ur Rahim
 
Unax Rodriguez
 
Hector Martin Fernandez de Sousa
 
Aitor Martin
 
Plaentxiarrek osatutako bi bikotek podiuma zapaldu zuten:
 
1.- Ibai Rodriguez eta Imanol Agirrek hirugarren postua (SUMO Combat froga) 

2.- Unax Rodriguez, Aitor Martin eta Hector Martinek, bigarren postua (Oztopo Lasterketa)

Goiz osoan zehar, aukera izan zuten robotikari lotutako probetan parte hartzeko, eta, horrekin batera, teknologia berriak bertatik bertara ezagutzekoa ere bai. Gazterobotika egitasmoa Debabarreneko udal arduradunek sortu zuten joan zen ekainean, eta zapatuko topaketaren aurretik, hainbat tailer teknologiko eskaini dituzte eskualdeko herrietan, tartean, Soraluzen ere bai.