Fandangoa eta arin-arina ikasteko aukera, Gaztañerretako erromerien aurretik

Erredakzioa 2017ko ira. 25a, 10:41

Gaztañerretako erromeria Plaza Zaharreko karpan.

Urrats dantza taldeak ikastaroa antolatu du fandango eta arin-arin dantzak ikasteko. Lehenengo saioa barixaku honetan egingo da.

Badira urte batzuk, Urrats dantza taldeak fandango eta arin-arin ikastaroa antolatzen duela Gaztañerreko erromerien aurretik. Helburua, noski, herritarrei dantzok irakastea da, ondoren erromerian parte har dezaten.

Ikastaroa barixaku honetan hasiko da, eta azaroaren 10era bitartean, barixakuero egingo dira saioak, arratsaldeko 19:15etik 20:45era bitartean, herri ikastetxeko aretoan. Izen ematea debaldekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.