Soraluzeko ezker independentistak egindako deialdiari erantzunez, “Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat. Referendum = democracia” lemarekin batu ziren plazan hainbat herritar, Espainiar Estatuaren jokabidea salatu, eta kataluniarrek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen alde.
Elkarretaratzean, estelada ugari -Kataluniako bandera independentistak-, eta euskal ikurriña ikusi ahal izan ziren. Elkarretaratzearen amaieran, botopaperak izan zituzten eskuetan herritarrek U1-ean egitekoa den erreferendumarekiko aldekotasuna adierazteko.