Giro ona eta antolatzaileak gustura, Mesedeetako jaietan

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 20a, 12:43

Euriari eta hotzari haginak erakutsita, giro ederrean ospatu dituzte asteburuan Mesedeetako jaiak. Horixe erakusten dute Iraia De Los Santos auzotarrak ateratako argazkiekin osatu dugun bildumak. Txapelketetako sailkapenak ere jaso ditugu. 

Merche Perez auzokideak esan digunez, jaiak oso giro onean pasatu dituzte, eta antolatzaileak oso gustura daude: "Euriak ere parte hartu nahi izan du jaietan. Barixakuan, eguraldiak dezente errespetatu gintuen, eta, gehiago, zapatuan. Domekan, eguzkipean eman genien amaiera jaiei, aho zapore onarekin. Nobedadeei dagokionez, azpiegituretan egin ditugun berrikuntzak aipatu beharko genituzke. Txosna bat alokatu behar izan dugu, udaletxeko karpak ipini, eta toldoak erosi ditugu, jaiak aurrera egin ahal izan zezan. Gainerakoak, azpimarratu nahi genuke, paella, aurreko urteetan moduan, Hernaniko mutil batzuek egin zutela, eta mutil horiek, oraintsu, laugarren egin dutela Valentzian jokatu den mundu mailako txapelketa batean. Nabarmentzekoa da, eta eskertzekoa, auzokideen aguantea, jaietan izaten den zarata dela eta. Laburbilduz, jaietan giro ona izan da, eta, antolatzaileok -bagara batzuk-, oso gustura gelditu gara emaitzarekin. Orain, nahikoa lan izango dugu indarrak berreskuratzen".  

SAILKAPENA

Mus txapelketa

1. Txubarren eta Karpin  

Tute txapelketa

Marcelino eta Iñaki Perez 

Tortila txapelketa

Mirari Gallastegi 

Toka lehiaketa

Ramon Gonzalez 

ZOZKETA

Saritutako zenbakiak ondorengoak izan dira:

1. 0739 (Maben saldu zen)

Erreserbakoa: 00947 (Asigorren saldu zen)

2. 1216 (Mendizabal okindegian saldu zen) 

Saritua: Irma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.