"Memoriaren ganbaratik" dokumentala proiektatuko dute barixakuan antzokian

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 18a, 09:22

Memoriaren ganbaratik dokumentalak 36ko gerraren inguruan Elgoibarren gertatutakoak kontatzen ditu. Proiekzioa, Soraluze 1936 lan taldeak antolatu du. 

Gerra garaiko testigantzak, errekreazioak eta garaiko argazkiak dira elgoibartarren dokumentalaren lehengai nagusiak. Ikusentzunezkoa Elgoibar 1936 lan taldeak aurkeztu zuen iaz, Elgoibarren memoria historikoa berreskuratzeko hasitako lanaren barruan.

Dokumentala, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko da Antzokian, eta sarrera debaldekoa izango da. Emanaldiaren aurretik, Elgoibar 1936 lan taldeko ordezkariek dokumentalaren eta taldearen lanaren nondik norakoen berri emango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.