Dena gertu Mesedeetako jaietarako, B plana barne

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 14a, 11:01
Bazkaritan, iazko jaietan.

Barixaku arratsaldean hasiko dira Mesedeetako jaiak, eta hiru egunez izango dira ekitaldiak. Eguraldi txarrari aurre egiteko B planaren eta aurtengo nobedadeen berri eman digu Merche Perez jai batzordeko kideak. Argazkia: Elena Perez.

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Mesedeetako jaietarako; gastronomia, kartak, musika... denetariko ekitaldiak izango dira, Errekaldeko jaiek berezko duten ikutu herrikoiarekin. Aurte, Zarauzko Eromerian taldeak girotuko du zapatu gaueko dantzaldia, jaietako ekimenik arrakastatsuena izan ohi dena.

Iragarpenek euria iragarri duten arren, "B plana" gertu dutela azaldu digu Merchek: "udaletxeari haimak eskatu dizkiogu eta toldoekin bilduta ipiniko ditugu bazkaritarako". Plazaren inguruan dauden arkupeak erabilita, ziurtatu digu "ederki" moldatuko direla.   

Aurten, gainera, txosna ipiniko dute Mesedeetako jaietan. Izan ere, Merchek adierazi digunez, "lehenago erabilgarri zeuden lokalak enpresa batek erosi ditu eta dagoeneko jai batzordeak ezin ditu erabili". Hori dela eta, aurten, lehen aldiz, txosna izango dute jaietan.

Hona hemen egitaraua:

Irailak 15, barixakua

18:00 Txupinazoa eta txokolatea

18:30 Kukumixorekin jolasean

19:00 Txorizo dastaketa

20:30 DJ zirkin - karaokea

22:30 Mus txapelketa

Izen-ematea: 10€ bikoteko.

Sariak:

  1. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila.
  2. Txuletak, gazta eta 2 ardo botila.
  3. Bakailaoa, gazta eta 2 ardo botila.
  4. 4. Untxiak, gazta eta 2 ardo botila.

Irailak 16, zapatua

12:30 Eibarko trikitilariak

13:00 Toka txapelketa. Izen-ematea: €1. Saria: bildutakoa.

14:30 Herritarrentzako Paella. Txartelak salgai irailaren 6ra bitartean. Asigor dastalekua, Criado frutategia eta Bolintxo okindegian. Helduak 10€ / Umeak 5€

16:00 Jolasak

16:30 Tute txapelketa

  1. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila.
  2. Txuletak, gazta eta 2 ardo botila.
  3. Bakailaoa, gazta eta 2 ardo botila.
  4. Untxiak, gazta eta 2 ardo botila.

19:00 GORRITI eta bere animaliak

22:30 Dantzaldia Eromeria taldearekin

00:00 Su Festak

Irailak 17, domeka

12:00 Lehiaketarako patata-tortilen entrega. Otarrainxka dastaketa.

12:30 Urrats dantza taldearen saioa

13:30 Patata tortilen dastaketa eta sari-banaketa

  1. Kg 1 txorixo iberiko, zainzuri lata 1, 2 botila ardo eta 20€.
  2. Kg 1 txorixo iberiko, zainzuri lata 1, botila ardo 1 eta 10€.

Toka jaurtialdi berezia.

Izen-ematea: €1. Saria: Gazta, kg 1 txorixo iberiko, zainzuri lata 1, botila ardo 1 eta 20€.

15:00 Jaien amaiera

 

ETORRI ETA GOZATU!