Legez kanpo botatako obra hondakinak Sagar Errekan

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 14a, 09:37

Obretako hondakinak Sagar Errekako errepide ertzean.

Udaltzaingoak legez kanpo botatako obra hondakinak topatu ditu Galvanizados Arrate lantegiaren alboko lur sailean. Udal Gobernuak gertaera salatu du eta ohartarazi du Zibismoaren Ordenantzak isunak aurreikusten dituela halako gertaerengatik. Argazkiak: Udaltzaingoa.   

Udal Gobernuak kaleratu duen oharrean adierazi duenez, abuztuaren 9tik indarrean den ordenantzak gertaera larri moduan tipifikatzen ditu halako ekintzak, eta 200-500€ bitarteko isunak aurreikusten ditu.

Bestalde, Udalak gogorarazi du Debabarrenean badirela hondakinak lagatzeko egokitutako Garbiguneak, esaterako, Eibarren ( Azitaingo Poligonoan) eta Elgoibarren (Arriaga Poligonoan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.