Auto batek bazterra jo du Ansolako errebueltan

Egoitz Unamuno 2017ko ira. 11a, 10:58

Istripua izan duen autoa.

Gaur goizean, auto batek istripua izan du Embalajes Ansola lantegiaren pareko errebueltan. Autoaren gidaria Mendaroko Ospitalera eroan dute zaurituta.

Ertzantzak jakinarazi duenez, istripua goizeko bederatziak eta hogei aldera gertatu da, auto batek mendiaren aldeko bazterra jo duenean. Autoan zihoan bidaiari bakarra, Mendaroko Ospitalera eroan dute zaurituta, baina, badirudi, zauri arinak izan dituela. Ertzantzak ez du eman osarindik, gidariaren identitatearen inguruko daturik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.