Udalaren eta baserritarren arteko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ira. 4a, 09:04

Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilerara deitu ditu herriko baserritarrak nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta datorren urteko egitasmoak adosteko.

Aurreko urtean bezala, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak gonbidatzen ditu irailaren 6an, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan,  udaletxeko saio aretoan izango den bilerara.

Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango litzateke eta, era berean, 2018. urteko aurrekontua adostu eta  zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.