Egitarau oparoa Osintxuko Kofraixetan

Egoitz Unamuno 2017ko abu. 31a, 13:48

Barixaku arratsaldean, urteroko legez, Plaentxiara etorriko dira jaiak hasi direla iragartzera. Gauean, Osintxu Musikara Lehiaketa egingo dute, hiru musika talde eta Eskean Kristo talde gonbidatu moduan hartuta. Zapatuan eta domekan ere, herri giroko beste hainbat ekitaldi izango dituzte. Ikus egitaraua!

IRAILAK 1, OSTIRALA

18:00etan  JAIEN HASIERA etxaflero jaurtiketarekin (Osintxuko pirotekniaren eskutik).

18:15etan  Bizikleten prestaketa eta mozorro desfilea Osintxuko kaleetan.

18:30etan  PLAENTXIARA IRTEERA Osintxuko plazatik abiatuta. Han merienda ederra izango dugu zain!

20:15etan  SAKATU ELEKTROTXARANGA (mozorro eta guzti!). Poteo animosoa Sakatu elektrotxarangaren erritmoan!

21:00etan  Buruhandiak herri osoan zehar

22:00etan II. OSINTXUN MUSIKARA! LEHIAKETA. Musika talde edo bakarlarien arteko lehiaketa estilo librean.

Lehiakideak : RED IRON SQUAD (Gasteiz) , BOLBORA (Lizarra) eta POMERAY (Bilbo) .

1:00ak inguruan: ESKEAN KRISTO talde gonbidatuaren KONTZERTU bikaina!!

Sari banaketa 2:30ak aldera izango da:

Lehenengo saria: 500 €

Bigarren saria: 200 €

Ikuslegoaren saria: 300€-ko “bale” bat Danatek musika dendan gastatzeko.

IRAILAK 2, ZAPATUA

11:00etan  UMEENTZAKO JOLASAK. Plazan hasi eta herriko txoko desberdinetan gozatu.

12:00etan  KOADRILEN ARTEKO JOKOEN eguerdia. Poteoan tabernarik taberna jolas dibertigarriak Unai eta Ander trikitilariek giroa animatu bitartean. Saria egongo da, beraz parte hartu!

15:00retan  KOADRILEN ARTEKO BAZKARIA FRONTOIAN. Irten bazkariarekin kalera. Jai batzordeak mahaiak eta janaria berotzeko suak jarriko ditu.

15:00-18:00: PUZGARRIAK: Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak. Gurasook bazkal osteko dantzaldian gozatzeko aukera ezin hobea izango duzue aurten!

18:00etan  SUKALDARITZA LEHIAKETA. Piztu suak eta erakutsi daukazuen artea! Aurten Indioilar Erregosia barazkiekin. Irabazlearentzat saria egongo da: bi pertsonarentzako otordu bikaina Oñatiko Torre Zumeltzegi hotelean.

18:00-19:00: APAR FESTA. Haur, gazte eta helduentzako apar festa Euskalduna tabernaren aurrealdean. Akordatu bainujantzia, betaurrekoak eta txanoa ekartzen!

19:00etan  TOKA TXAPELKETA. Zenbat eta jende gehiago apuntatu orduan eta sari potoloagoa egongo da!

21:30etan HERRI AFARIA. Urdaiazpikoa, Indiatik bertatik ekarritako oilar erregosia ortuko barazkiekin goxatuta (Indioilar erregosia) eta postre sorpresa. Sarrerak salgai Euskalduna tabernan eta Txuringon.

23:00etan SARI BANAKETA. (Mozorrorik onena, sukaldaritza lehuiaketa, koadrilen arteko jokoak etab.)

00:00etan ERROMERIA HONAT TALDEAREKIN. Dantzatu, kantatu eta ase egarria beldurrik gabe!

IRAILAK 3, DOMEKA

03:00etan SUA PIZTEA. Salda magikoa egiteko sua piztuko da.

05:00etan  KULERO, KANTZONTZILO ETA TANGA LASTERKETA. Iazko eztabaida ikusita aurtengoan epaile profesionalak egongo dira foto finisherako. Sari bikaina egongo da azkarrenarentzat!

06:30etan  SALDA MAGIKOAREN BANAKETA. Gaupaseroen argazkia aterako da, ea nork igotzen duen lehenengo Selfie-a - Instagram / Facebook / Twitter-era….

10:30etan  Iratzargailu berezia: DIANA BERGARAKO TXISTULARIEN eskutik.

12:00etan  MEZA NAGUSIA Osintxuko elizan.

12:30etan  BERGARAKO ZEZENAK. Bergarako Miura zezenak eta poniak Osintxuko plazan. Ea nor animatzen den plazara irteten!

12:45etan  KARITATE BANAKETA. Mezaren irteeran karitatea banatuko da.

13:30etan  POTEOA ETXEKOEKIN DISFRUTATUZ. Kontuz tabernetan galtzeke!

17:00etan  PILOTA PARTIDUAK Osintxuko “MARTIRES jai-alai” pilotalekuan. Jokalarien izen abizenak jaien aurreko astean ezagutaraziko dira.

19:00etan  PINTXO POTE BEREZIA. Euskalduna tabernan zuzeneko “urdaiazpiko moztea” (eta platerkadatxoa jateko aukera ezin hobea). Txuringon Egurtza eta Untzutako gaztaren zapore bikainaz gozatzeko aukera.

19:00/20:00: SARIA OSINTXUKO URREZKO KOFRADEARI. Unai Zubizarreta iazko kofradeak pasatuko dio testigua eta urte guztirako ohorea.

22:00etan  JAIEI AMAIERA EMATEKO ETXAFLERO JAURTIKETA. Erretiroa agudo antzean bihar astelehenari indarrez ekiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.