San Rokek hartu dio erreleboa Andramariri

Ubane Madera 2017ko abu. 16a, 11:19

Tolosako Basajaun musika taldeak borobildu zuen atzo iluntze-gauean lanbroak apur bat moteldu zuen Andramari eguna, Plaza Zaharreko terrazen babespean batu ziren herritarren aurrean. Gaur, berriz, San Rokeren irudia prozesioan 41 lagunek ekarrita hasi da San Roke eguna; segidan puzgarrien eta tortilla lehiaketaren txanda da.

10 bikotek eman du izena tortilla lehiaketarako. Bi ordu izango dituzte sukaldariek euren abileziak erakusteko, izan ere, 13:00etan argituko da zeinek eskuratuko duen onenaren saria. Puzgarriak, berriz, gertu dira Plaza Berrian. Oraingoz, gainera, ez da iragarritako lanbrorik iritsi, beraz, aprobetxatzeko moduko goiza bada Soraluzeko Andramari jaietan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.