Hasi dira Andramari jaiak

Ubane Madera 2017ko abu. 15a, 14:26

Urduñako musika bandaren kalejirarekin hasi dira Andramari jaiak gaur, abuztuaren 15a, martitzena. Eguerdian hasi ere. Kontzertua eskaini du Plaza Zaharrean, herriko kaleak alaitu ondoren. Herrian zebiltzan bizilagun apurrek gustura hartu dituzte bizkaitarren doinu gozoak.  

Gaur, iluntzean segituko du jaiak, Basajaun taldearen bi dantzaldirekin: 20:00etan bata eta 23:00etan bestea. Eta bihar, berriz, honako egitaraua izango da aukeran:

  • 07:30. Ohiko prozesioa San Rokeren baselizara.
  • 11:00. Tortilla lehiaketa, Plaza Zaharrean.
  • 11:00. Puzgarriak, Plaza Berrian.
  • 20:00. Dantzaldia Plaza Zaharrean, Agirren taldearekin.
  • 23:00. Dantzaldia Plaza Zaharrean, Agirren taldearekin.
Erlazionatuak

Urduñako Musika Banda

Erredakzioa 2017 abu 15 Gizartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.