Lapurretan, bi aldiz

Egoitz Unamuno 2017ko uzt. 26a, 17:08

Jaiotan, bi aldiz egin dute lapurretan Plaza Zaharreko txosnan. Domeka gauean edariak eta astelehenean ordenagailu eramangarria ohostu zituzten.    

Plaza Zaharreko txosna Euskal preso eta iheslarienganako elkartasun mugimenduak jartzen du jaietan, eta bere helburua da dirua batzea urtean zehar antolatzen dituzten ekimenak finantziatzeko.

Mugimenduko ordezkariek adierazi dutenez, lehenengo aldia txosnan lapurretan egiten dutena, "lapurreta denak dira tristeak baina are tristeagoa da elkartasun mugimendu baten ekimenari lapurretan egitea. Gogor salatu nahi dugu gertatutakoa eta geure eskuetan dagoena egingo dugu etorkizunean berriz halakorik gerta ez dadin".     

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.