Auzoko hiru emakume nagusienek jarri dute agerian plaka, oihala baztertuta. Aurretik, auzoaren izena aldaketzeko ekimena bultzatu duten auzotarren taldeko ordezkariek izen-aldaketa bideratzeko iazko udazkenean hasi zuten prozesuaren berri eman dute, proposamen hori egiteko izan dituzten arrazoiak azalduz: "Bere [Serafin Achotegui] heriotzari buruzko zurrumurru eta bertsio kontrajarriak daude, baina argi dago altxamenduarekin bat egin zuela eta guretzat, hori nahikoa zen esateko halako pertsona batek ez zuela merezi gure kalearen izena ematea. Horregatik proposatu genuen izena aldatzea, eta Udalbatzarrak aho batez onartu ostean, hemendik aurrera, gure auzoari, ofizialki ere, Txurruken deituko diogu, auzotarrok beti deitu izan diogun moduan".
Ekitaldian bertsoak, aurreskua eta kantuak izan dira, eta baita luntxa ere, hurreratu diren guztien gozamenerako.