Noiz eta zeinek sortu zuen Marraz?

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 22a, 13:36

Marraz pertsonaiaren historia ikasleen artean ezagutarazteko, hilabeteotan hainbat ekimen antolatu dituzte ikastetxean. Irudiak bideo batean jaso dituzte. 

Marraz pertsonaia Galtxagorri jai batzordeak kaleratu zuen lehen aldiz 2004ko jaietan, euskararen eta herri mugimenduaren sinbolo moduan. Ostera, hilabete batzuk aurretik fisikoki forma eman ziona, Mikel Ibarzabal bergarar artista izan zen. Hain zuzen, joan zen hilean, Mikelek bere jardun artistikoaren berri eman zien ikasleei ikastetxean bertan. Besteak beste, urteotan bere Urretxuko lantegian sortu dituen pertsonaia miragarrien irudiak erakutsi zizkien ikasleei (ikus www.mikelibarzabal.com).

Marraskiloaren pertsonaiaren berri emateko antolatutako ekimenen artean, pertsonaiaren erreplika bat ere egin dute ikastetxean.