Arratsalde-pasa Loiolan

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 15a, 11:29

Joan zen astean, Mesedeetako egoitzako aittitta-amamak arratsalde-pasa joan ziren Loiolara, boluntario eta familia artekoek lagunduta.

Basilikan sartu-irten bat egin eta inguruan buelta bat eman ostean, merienda egin zuten Uranganean. Hogeita zazpi egoiliar joan ziren Loiolara, eta Egoitzako aisialdiko ekintzen arduraduna den Laura Garciak azpimarratu du, boluntarioen eta familia artekoen laguntzarik barik, ezinezkoa litzatekeela halako irteerarik egitea: “Oraingoan, familia artekoen eta boluntarioen erantzuna oso ona izan da, eta horregatik egin ahal izan dugu irteera”.

Lehenengo aldia izan da mikrobus bat kontratatu dutena, normalean, Gurutze Gorriko furgonetetan joaten dira eta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.