ETBrako iragarkia grabatu dute Soraluzen

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 13a, 13:16

Grabazioak ikusmina piztu du herritarren artean.

Gaur goizean, Urko Aristi aurkezlea eta Gaizka Aranguren zuzendaria izan dira herrian, Deba ibaiaren ubidearen gaineko ikusentzunezkoa grabatzen. 

Urak agentziak eta ETBk ikusentzunezko sorta grabatzen dihardute gizakiak ibaien ubideetan izan duen eragin kaltegarriaren berri emateko. Grabazioetako bat egiteko Soraluze aukeratu dute, "oso garbi ikusten delako hormigoiak zela mugatu duen ibaiaren ubidea". 

Badira urte batzuk ETBk antzeko ikusentzunezkoak emititzen diharduela. Oraingoan, baina, Urko Aristirekin batera, Aitziber Garmendiak ere jardungo du aurkezle lanetan, eta, baita, Bat Basque Team taldeko kirolariek ere. Elkarrekin, ibaien ubideek eragin kaltegarrienak jasan dituzten inguruetara joango dira eta gai horren inguruan berba egingo dute. Ikusentzunezko sorta berria 2018an emitituko dute.