26 lagunek parte hartu dute Dolmenen Ibilbidea erakusteko lehen bisita gidatuan

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 13a, 11:23

Domekan egin zen Dolmenen Ibilbidea erakusteko denboraldiko lehen bisita gidatua. 26 lagunek parte hartu zuten, Gipuzkoako hainbat herritatik etorritakoak: Donostia, Hernani, Bergara… 

Bi ordutik gorako bisita gidatua izan zen, Begi-Bistan enpresako gida turistikoak gidatu zuena. Bisitaren ostean, bertaratu zirenendako luntxa banatu zuten. Datozen hilabeteotan eskainiko diren bisita gidatuen gaineko informazio gehiago, hemen

Eguenean, Aranzadiren hitzaldia

Eguenean, Aranzadiko Jesus Tapiak Gizaburuako indusketen gaineko hitzaldia eskainiko du. Hitzaldian, iazko indusketetan aurkitu zenaren berri ematearekin batera, aurten zein lan egingo diren ere azalduko du. Alkateak ere parte hartuko du aurkezpenean, Udalak aurtengo urterako dituen asmoen berri emateko. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Antzokian.