Tailerrean hainbat trebezia garatuko dituzte, erronka moduan planteatuko zaizkien arazo tekniko, programaziozko eta estrategiazkoei irtenbidea bilatuz. Horrekin batera, aukera izango dute, zeharkako gaitasunak diren talde lana, sormena, autonomia eta arazoen ebazpena lantzeko.
Tailerra zuzenduta dago LH-3 (8-9 urte) eta DBH-4 (15-16 urte) bitarteko ikasle guztiei, elkarteko bazkide ez diren gaztetxoak barne. Tailerraren iraupena 20 ordukoa izango da, eta astebeteko bi txanda eskainiko dira:
1.go txanda: Ekainaren 26tik Ekainaren 30arte izango da (9:30tik-13:30era), Antzokian.
2. txanda: Uztailaren 3tik Uztailaren 7arte izango da (9:30tik-13:30era), Antzokian.
Tailerraren prezioa 140€koa da, baina Udalak prezio honen %50 finantzatuko duenez, ume bakoitzaren inskripzio kuota 70€koa izango da. Keixeta guraso elkarteko bazkide direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, izan ere, Keixetak 30€ko dirulaguntza emango die bere bazkide direnei. Gehienez ere, txanda bakoitzean 12 umek parte hartu ahalko dute.
Izena eskolan eman behar da eta azken eguna ekainaren 13a izango da. Egun horretatik aurrera lekua badago bakarrik onartuko dira izen-emate gehiago.