Dantzari txikien jai handia aterpean

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 6a, 09:58

Domekan ehun berrogeita hamar dantzaritik gora batu ziren Haurren 48. Euskal Jaian. Euriagatik, kiroldegiko frontoian egin zituzten goizeko eta arratsaldeko dantza saio nagusiak. 

Urrats dantza taldeko dantzari txikiekin batera, Debagoieneko herrietako dantza taldeetatik etorritako dantzariek parte hartu zuten dantzari txikien jaian: Antzuolako Oinarin, Oñatiko Oñatz, Arrasateko Lore gazteak eta Txikitxu, eta Aretxabaletako Leizarrakoek.

Euria egin zuen, eta dantza saio nagusiak kiroldegiko frontoian egin behar izan zituzten. Hala ere, goizean, urtero moduan, Urratseko dantzariek emanaldi berezia eskaini zieten Mesedeetako egoitzako nagusiei. 

Domekan egin zen zozketako zenbaki saritua 6968 izan zen. Zenbaki saritua antuolarrei egokitu zitzaiden eta txarrikumea Antzuolara joan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.