Badira hilabete batzuk Juan Jose Cruz taxista erretiratu zela. Hogeita sei urteren ostean laga zion taxiari. Hilabete batzuk behar izan ditu ordezkoa topatzeko, baina, azkenean, topatu du: Miguel Agel Avellaneda da, Elgoibarren bizi den uruguaitarra izango da herriko taxista berria.
Miguel Angelek 44 urte ditu, eta eeperientzia luzea du gidari moduan: “Uruguain hamar urte egin nituen taxi gidari moduan. Han radio taxiarekin funtzionatzen genuen. Ohituta nago beraz, taxiarekin jarduten. Gainera, kamioilari ere jardun izan dut, Uruguatik Txilera bidean, Andeetan zehar. Urte asko eman ditut errepidean.”
Hizkuntza aldetik, gaztelera, ingelesa eta portugesa menderatzen ditu, eta euskara “txapurreatzen” ei du: “gero eta gehiago ikasten dihardut, batez ere, alaba txikiarekin”.
Atzo izan zuen bere lehenengo lan eguna, eta, hemendik aurrera, egunero eskainiko du zerbitzua 24 orduz. Goizetan eta arratsaldetan Zubian izango da, eta, gainerako orduetan etxetik erantzungo die deiei.
Berarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia lehenago Cruzek erabili zuen berbera da: 607 22 08 08.