Bi pertsona atxilotu dituzte auto batean lapurretan egiteagatik

Egoitz Unamuno 2017ko mai. 22a, 11:45
Atxilotutako bi pertsonek erabili duten autoa zepoarekin.

Bart gauean, bi pertsona atxilotu dituzte Sagar Errekan aparkatuta zegoen auto batean lapurretan egiteagatik. Autoaren leihoa hautsi eta ordezko gurpila harrapatzen zihardutela atxilotu dituzte.

Ertzantzak jakinarazi digunez, goiz aldeko 04:00ak aldera gertatu da atxiloketa. Bizilagun batek bi pertsona ikusi ditu auto batean gauza arraroak egiten zihardutela eta Ertzantzari parte eman dio. Ertzantzaren patruila heldu denean, bigizonezko, adinez gazteak, topatu ditu autoko leihoa hautsita eta ordezko gurpila aterata zutela. Ertzaintzak atxilotu egin ditu bi pertsona hauek eta epailearen aurrera eraman dituzte.

Lapurreta egotzi diete biei, eta euretako bati bideko segurtasunaren aurkako delitua egin izana ere bai, beste auto bat gidatu arren, ez baitzuen gidabaimenik. Ertzantzak jakinarazi duenez, eta aske gelditu dira euren aurkako diligentziak zabaldu eta gero. Bi atxilotuak Eibarren erroldatuta omen daude.

Autoan egindako lapurreta baino lehen, bi pertsona hauek Ezozibidean ere gora beheraren bat izan omen dute. Gaueko 02:00ak aldera, gazteek entsaiatzeko dituzten lokaletan zegoen herritar batek lokalaren atean ikusi ditu bi gizonezkook eta berari bultza eginda korrika atera omen dira, eta, ostean, auto batean sartuta ihes egin omen dute. Herritar honek Ertzantzari parte eman dio eta, bi ordu beranduago, Sagar Errekan atzeman dituzte beste auto batean lapurretan zihardutela.