Gaur gaueko trena lehenago ere irten da eta behin baino gehiagotan irtengo da etorkizunean ere. Behin, beste behin, beste behin. eta horrela amaierarik gabe. Bizitza antzezlana baino ez da? eta horrela bada, lehenago ere egon da antzezpenen bat? etorkizunean ere egongo da horren antzezpenik? Zenbat saio eskainiko ditugu? Hamaika? Mugagabe? eta entseguetan bageunde, behin eta berriz eszena berberak egiten? entseguetan jo eta ke aritu gaitezke edo gutxienekoa egin dezakegu gidoiaren exijentziak betetzeko. Bestela esanda, ON ala OFF egon gaitezke.