ELAk, LABek, Steilasek eta CCOO sindikatuek egin dute gaurko grebarako deialdia, eta EHIGEk, Sortzen-ek, Ikasleen sindikatuek, EH Bilduk, Plataformen topaguneak eta ESK sindikatuak ere bat egin dute. Gaurko mobilizazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote neurriak har ditzala hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko.
Gaurko eta hil honen 23rako deitutako egun osoko grebak hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko langileei dagozkie: Haurreskoletako, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako irakasle, hezitzaile, sukaldari eta garbitzaileei.