Mahaingurua Tokikomek antolatu zuen, Pil-pilean eta Barren herri komunikabideekin batera, eta Gizpuzkoako Aldundiarekin elkarlanean.
Elena Laka abokatuak gidatu du ordubete inguruko saioa, eta Debabarreneko gaur egungo egoera ekonomikoa eta etorkizuna izan dituzte hizpide hizlariek. Hiru hizlari izan dira: Miren Estensoro (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), Ixaka Egurbide (IMHko zuzendaria) eta Josu Aguirrezabala (Egile taldeko kidea).