2013an Mbaye Ndaye kaleko saltzaile senegaldarra hil zen herrian, eta hainbat herritarrek elkartasun kanpaina antolatu zuten Senegalgo familiari laguntzeko. Kanpainan 14.000 euro batu ziren, eta harrezkero, hilero hirurehun euro bidali dizkiote Senegalgo familiari.
Elkartasun batzordeak jakinarazi duenez, martxokoa izan da azken bidalketa, elkartasun fondoan zegoen dirua amaitu delako. Senegalgo familiak, bere aldetik, jakinarazi du dirua seme-alaben ikasketak ordaintzeko eta eguneroko beharretarako erabili dutela, eta ondo daudela.