Baztandarren pop-a eta kataluniarren rock-a zapatuko jaialdian

Egoitz Unamuno 2017ko api. 20a, 08:00

Vidus taldea (Bartzelona).

Baztango Kaskezur eta Batzelonako Vidus taldeak izango dira zapatuan Gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera. 

Kaskezur taldeak bere laugarren diskoa aurkeztuko du: 'Azpisugeak'. Euskaraz abestutako pop doinu landuekin osatutako diskoa. Vidus taldeak 15 urtetik gorako ibilbidea dauka, eta zapatuan euren azken demoa eta betiko abestiak joko dituzte, gazteleraz eta ingelesez. Kataluniarrek Euskal Herrian pasatuko dute asteburua; Iruñean beste kontzertu bat eskainiko dute.  

Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera doan izango dela eta barra zabalik egongo dela.