Aranzetak lehenengo sariak eskuratu ditu Santanderko eta Bilboko hip hop txapelketetan

Egoitz Unamuno 2017ko api. 5a, 08:00
Santanderren, Rock House Cantabria irabazi ostean.

Mikel Aranzetak eta Igor Piñeirok sariak irabazten jarraitzen dute. Martxoan eta apirilean jokatu dituzten bi txapelketetan, Santanderren eta Bilbon, lehenengo sariak eskuratu dituzte, bikotekako modalitatean.

Mikelek eta Igorrek bolada onean jarraitzen dute. Aurten hiru txapelketa jokatu dituzte eta hiruretan lortu dute lehenengo saria.

Aurtengo bigarren txapelketa martxoaren 12an jokatu zuten Santanderren, Rock House Cantabria, eta hirugarrena apìrilaren 2an Bilbon, Dantzatu. Bietan, urrezko medaila eta 150 euroko dirusaria eskuratu dituzte.