Zer egin dezakegu diskriminazio kasuen aurrean?

Maialen Elizburu 2017ko mar. 30a, 08:00

Entzuleak hitzaldian.

SOS Arrazakeriak hitzaldia eskaini zuen martitzenean EPAn. Bertan, informazioa eman zuten Arrasaten aholkularitza eskaintzeko zabaldu duten bulegoaz eta Debagoienan abiatu den Berdinsare proiektuaz.  

SOS Arrazakeriak, aurten, 247 gertakari arrazista zenbatu ditu estatu mailan. Arrazakeriaren aurkako mugimenduko ordezkari den Gerar Carrerek ziurtatu du bazterketa horiek “ezkutuan dagoen errealitate bat” direla eta ohartarazi du, diskriminazio delituak salatu ezean, arazoak “askoz dimentsio sakonagoa” hartzen duela.

“Biztanle atzerritarren zati handi bat ez da bere eskubideen jakitun, uste dute ez diela merezi salaketa jartzeak, edota ez dira konturatzen diskriminazioaren biktima izan direnik ere”. Horregatik guztiagatik, dei egiten du migratzaileen ahalduntzean oinarritutako politika aktiboetan sakontzera.

Arrasateko bulegoa eta telefono erabilgarriak

Arrasaten bulegoa zabaldu du SOS Arrazakeriak eta ezkainiko duten zerbitzuetako bat, euren jatorri, etnia edo nazionalitateagatik diskriminazio motaren bat jasan duten edo jasaten ari diren pertsonei laguntzea izango da.

Bestalde, Arrasaten edo inguruan bizi, lan egin edo ikasi ahal izateko baimenak lortzen lagunduko diete etorkinei, baita oinarrizko eskubideak eskuratzen ere; hala nola, justizia, hezkuntza edota osasun sistema publikorako sarbidea.

Informaziorako telefonoa: 943245656

Ordutegia: Ostegunak 10:00/13:00

Berdinsarea proiektua

Oarsoaldean arrakasta izan duen Berdinsarea Debagoienera hedatzeko lan hitzarmena sinatu dute Gipuzkoa Foru Aldundiak eta SOS Arrazakeria elkarteak. Diskriminazio kasuak detektatzea eta hauek salatzea izango dira sarearen helburu nagusietakoak.

Informazio gehiago: https://sosracismo.eu/debagoienak/