Mikel Aranzeta bigarren Leongo February Hip Hop lehiaketan

G.Azkarate 2017ko mar. 7a, 11:14

Mikel eta Igor Leongo February hip hip txapelketan

Soraluzeko dantzariak bigarren postua lortu zuen Igor ermuarrarekin batera Leongo February Hip Hop lehiaketan. Estatu osoko 19 bikotek parte hartu zuten.

2017a indartsu hasi dute Mikel Aranzeta eta Igor Piñeirok osatzen duten dantza bikoteak. Hiru txapelketatan hartu dute parte eta hiruretan izan dira sarituak. Otsailaren 12an Zarautzen ospatu zen Gipuzkoako hip-hop txapelketan lehen saria irabazi zuten. Otsailaren 18an Elorrion ospatu zen Akatz dantz txapelketan ere lehenak izan ziren. Azkenik, pasadan astean, hilak 3, Leonen ospatu zen February Hip hop lehiaketan bigarren saria lortu zuten.

Argazkiak: Mikel eta Igor Gipuzkoako hip hop txapelketako sariarekin Zarautzen otsailaren 12an

argazkiak Mikel eta Igor Elorrioko Akatz dantza txapelketan, otsailaren 18an

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.