Bozkatu blog gustokoena

G.Azkarate 2017ko ots. 23a, 13:36

"Blogetan" lehiaketa irudia

Azkue fundazioak antolatzen duen "Blogetan" blog izarraren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan dago. Gustokoena aukeratzeko 129 blog daude eta martxoaren 10a izango da bozkak emateko azken eguna.

Bigarren edizioa du "blogetan" lehiaketan aurtengoa eta guztira 129 blog-en artetik irtengo dira aurtengo blog izarrak. Lau kategoriatan sailkatuta daude blogak: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Martxoaren 10a bitartean egongo da aukera botoak emateko eta erabiltzaile eta epaimahaiaren artean erakiko dira kategoria bakoitzean finalera iritsiko diren hiru blogak. Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo gustoko duen beste bat; bai egileak eta bai jarraitzaileek ere.

Botoa emateko blogetan.eus en sartu eta bi aukera izango dituzu: zuzenean edo Twitterren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.