Herritarrek eraso matxistak salatu eta emakumeei babesa adierazi diete

“Eraso gehiago ez” lemapean, soraluzetar ugari batu da plazan, azken egunetan herrian gertatutako eraso matxistak salatu, eta erasoak jasan dituzten emakumeei, eta euren senideei, babesa adieraztea. Argazkia: Aitziber Mayo. 

Pankartari eusten, indarkeriaren kontrako kolektiboko bi kide eta erasoetako bat jasan duen emakumearen senideak. Atzean, Korner Moreako eta Udaleko ordezkariekin batera, adin guztietako herritarrak.

Elkarretaratzearen amaieran, Olatz Sebalek, Korner Moreako ordezkariak, hartu du hitza. Bertaratu direnei eskerrak ematearekin batera, adierazi du, salatu den erasoaz gain, egunotan gertatu diren beste hiru erasoren berri ere jakin dutela.

Datozen egunetan, Udalarekin eta gizarte zerbitzuekin batera, erasoak jasan dituzten emakumeak babesteko neurriak aztertzeko asmoa adierazi du Olatzek, eta herritarrei eskatu die, babesa eta laguntza ematen jarraitu dezatela.  

Erlazionatuak

200 baino gehio indarkeria matxistako kasuak gaitzesteko

Erabiltzailearen aurpegia

200 pertsona baino gehio bildu gara asteburuko indarkeria matxistako kasuei erantzun ozena emoteko. ASKI DA!!! Eraso guztiek erantzuna eukiko dabe!!!
Urruntze agindua ezarri diote domekan erasoa egin zuen gizonezkoari

Korner Moreak jakinarazi du asteburuan "bi tratu txar kasu" gertatu direla herrian. Udaltzainburuari galdetuta, baieztatu digu erasoetako bat domek...