Gotzon Odriozolak udaltzainburuak jakinarazi digunez, domekakoa gizonezko batek emakumezko bati egindako jazarpena izan zen, eta, abisua jaso zutenean, Ertzainak bertaratu ziren. Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri ostean, epaileak urruntze agindua ezarri dio erasoa egin zuen gizonezkoari. Ez dute eman xehetasunik Korner Moreak salatu duen bigarren kasuaren gainean.
Indarkerien aurkako kolektiboak erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu du bihar, arratsaldeko 19:00etan, Plaza Berrian, "Erasoei stop!" lemapean.