Zibismoaren ordenantza (II.saioa): espazio publikoaren txukuntasunaz

Otsailak 16ko bileran

Ostegunean, hilaren16an egin zen "herritarren arteko bizikidetza"  hobetzea helburu duen prozesuaren bigarren saioa. Espazio publikoen txukuntasuna arautzen duten gaiak izan ziren udaleko arduradun eta bertaratutako herritarrek landutakoak.

Espazio publikoen txukuntasuna izan zen otsailaren 16ko bileraren ardatza. Lehenengo bileran herritarrei udaltzaingoaren eta udal-gobernuko kideen proposamenekin osaturiko zirriborroa izan zen bilera gidatu zuena eta tartean herritarren galderei erantzuna ematen saiatu ziren Iker Aldazabal alkatea  eta Iñaki Rubiok, obra eta herriko mantentze lanetako batzordeburua. 

Hainbat herritar arduratsu azaldu ziren espazio publikoen txukuntasunari lotutako hainbat gaiekin; besteak beste, kanalizazio arazoak direla-eta errekara isuritzen diren hondakinak, erabilera arrunteko zakarrontzien erabilera okerra, espaloia eta kalea maila berean dauden espazioen erabilera okerra, animaliek iturri publikoetan egiten duten erabilera okerra etab.

Zibismoaren ordenantza adosteko prozesuaren hirugarren saioa martxoaren 2an izango da udaletxean arratsaldeko 19:00etan eta eraikin publikoen garbiketaz hitz egingo da.