Eneko Beretxinagak, Egoitz Unamunok eta Eneritz Artxetxe azkoitiarrak jardun zuten koplari lanetan. Unai Larreategik egin zituen soinujole lanak, eta Oier Larreategi eta Maite Quintanillak astindu zuten panderoa.
Egun osoan zehar baserririk baserri ibili eta gero, gauean afaria egin zuten Arrano elkartean. Taldekoek eskerrak eman nahi dizkiete, aurten bisitatu dituzten baserrietako bizilagunei, jasotako harrera beroa dela eta.
Bat-bateko koplen artean, errepika moduan erabili zuten kopla ondorengoa izan zen:
Santa Ageda bezpera da ta
hogeitabosgarrenian,
egun edar bat pasau nahi dogu
alkarren aldamenian.