Hogeita hamarren bat ikusle batu ziren barixakuan antzokian egin zen errezitaldira. Xabier Leteren testu ezagun, eta ez hain ezagunak, irakurriz abiatu zuten emanaldia, eta, jarraian, Amaia Irazabalen eta Jokin Oregiren testu laburrak ere errezitatu zituzten, tartean isilune laburrak eginez.
Orohar, emanaldiaren tonua leuna izan zen. Emanaldi osoan zehar, hitzen esanahia nagusitu zen lagun izan zituen interpretazioaren eta harpa musikaren artetik. Olerki, elkarrizketa eta kontakizun laburren forma zuten testuen bitartez, askotariko gaiak ikutzen dituzten istorio eta mezuak iritsi ziren jendearen belarrietara. Azpimarratzekoa da, Ane Artetxek harparekin sortzen duen musikak emanaldiari egiten dion ekarpena.