Agiri fitosanitarioak batzeko prest

Erredakzioa 2017ko urt. 27a, 19:00

Fitosanitarioa txartela

2016ko azaroan agiri fitosanitario eskuratzeko ikastaroa egin zutenek Belaitz hornigaietan, mendiola industrialdea 13, jaso dezakete gaurtik aurrera txartela. Astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez eta zapatuan goizez.

Iraitz Ibarzabal eta Isa Camacho, agiri fitosanitario eskuratzeko ikastaroaren antolatzaileak esan digutenez txartelak Belaitz dendan daude. Ikastaroan parte hartu zutenak bertatik pasatu beharko dira txartelak jasotzeko. Horrez gain, jakinarazi digute Eusko Jaurlaritzatik, astelehenean,  jakinarazpen mezu bat bidaliko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.