Pascual Churruca lantegia itxi egingo dute behin betiko

E. Unamuno 2017ko urt. 18a, 10:19

Pascual Churruca lantegia, gaur goizean.

Administratzaile konkurtsalak enpresaren likidazioa bideratzen dihardu, eta entregatu beharreko eskariak entregatu ostean, “Pascual Churruca lantegiaren ibilbidea amaitu egingo da”, adierazi digu azken fase honetan itxiera kudeatzen diharduen langileetako batek.  

Datozen asteetan langile gutxi batzuk batzuk jarraituko dute lanean, azken entregak egin eta likidazio prozesua amaitzen den arte.

Guztira hogeitamar langile inguru dira langabezian gelditu direnak, gehienak soraluzetarrak. Gutxi batzuk, adinagatik, aurrejubilazioaren bidea hartu zuten lehenago edo hartuko dute etorkizunean, baina gainerakoek beste nonbait aurkitu beharko dute ogibidea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.