Pil-pileanen bazkide kanpaina spota:“Zurekin Soraluze euskaldunago”

Erredakzioa 2016ko abe. 23a, 19:50

Pil-pileanek bazkide-kanpaina jarri du martxan, abenduaren 23an hasi eta martxora bitartean. Zurekin Soraluze euskaldunago leloa aukeratu dugu, elkarteko bazkide egitea herria euskaldunago egiten laguntzea delako. Elkarteko hainbat bazkiderekin batera promoziorako bideoa prestatu dugu.  

Zergatik kanpaina?

Azken urteotan elkartearen jarduna hazi egin da, lan-ildo eta ekimen berriak jarri ditugu martxan eta jarduera hori garatu ahal izateko, herritarren ekarpena da zutabe nagusienetako bat; herritarren parte hartzea eta ekarpen ekonomikoa.

Zela egin bazkide?

Egunotan, bazkide egiteko esku-orriak banatuko ditugu etxe guztietara. Fitxa bete ostean, berau elkarteko postontzian edo Iratxo goxo-dendan laga daiteke. Gainera, hurrengo egunetan, bazkide egiteko mahaia jarriko dugu Kontzejupean.