Eskaintzen da:
-
Astelehenetik ostiralerako lana (astean15-20 orduko kontratua).
-
Sei hilabeteko kontratua, luzatzeko aukerarekin (otsailetik uztailera)
Bete beharreko zereginak:
-
Ludotekako dinamika kudeatu.
-
Haurren garapenaren jarraipena egin.
-
Haurren beharrak identifikatu eta landu.
-
Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
Kontuan hartuko da:
-
Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:
-
Gizarte hezkuntza
-
Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
-
Magisteritzak
-
-
EGA edo titulu baliokideren bat.
Baloratuko da:
-
Hezkuntza ez formalean lan-esperientzia izatea.
-
Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
-
Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
-
Begirale eta zuzendari ikastaroak.
-
Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
-
Haurtzaroaren eta haurren errealitatea ezagutzea.
-
Taldean lan egiteko gaitasuna.
-
Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
-
Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
-
Euskalgintzan jardun izana.
-
Soraluzekoa izatea.
-
Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
Bestelakoak:
-
Curriculumak aurkezteko epea:abenduak 23tik urtarrilak 8ra.
-
Elkarrizketa egunak: urtarrilak 16-17-18
-
Jakinarazteko eguna: urtarrilak 20
-
Lanean hasteko eguna: otsailak 6
Pil pilean euskaldunon elkartea
Errabal 15, 1 pisua. 20590 Soraluze
943751304 / 635707232 / kukumixo@pilpilean.com (Naiara)