"Lapurtutako argazkiak" erakusketa zabalik

E. Unamuno 2016ko abe. 13a, 18:15

Mikel Valero eta Alberto Arizagak "lapurtutako argazkiekin" osatutako erakusketa ikusgai dago kiroldegian. Herritarrei ezustean ateratako hogeitamarren bat argazkirekin osatu dute bilduma.

Erakusketa ikusgai dago abenduaren 13tik 31ra bitartean. Lanegunetan 19:00etatik 20:30era bitartean, eta, zapatutan, 12:00etatik 13:30era bitartean. Kontrargi argazki kolektiboak antolatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.