Autoaren kristala hautsi diote, urez betetako poltsa jaurtita

E. Unamuno 2016ko abe. 5a, 14:16

Herritar batek salatu duenez, zapatu gauean, kiroldegiko zubiaren parean zijoala, urez betetako poltsa bat jaurti zioten zubitik eta autoaren aurrealdeko kristala hautsi. 

"Gauean zehar poltsa gehiago jaurti zituzten dozena bat inguru" adierazi dute momentu hartan inguruan ziren beste herritar batzuek. Gaur goizean, erasoa jasan zuen herritarrak salaketa jarri du udaltzaingoan. Erasotzaileak zein izan diren jakinez gero, euren aseguruak egin beharko du sortutako kalteen kargu, gainerakoan, herritarrak berak ordaindu beharko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.