Leire Ibarzabal antolatzaileak adierazi digunez, kontzerturako 323 sarrera eta 92 bonolaguntza saldu ziren eta horri esker, 3.000 euro bideratu ahal izango dira Aspanogi elkartera.
Antzolatzaileak eta orkestrakoak "oso gustora" daude soraluzetarrek elkartasun-ekimenari emandako erantzunarekin, eta, baita, jasotako diru kopuruarekin ere. "Ahaleginak merezi izan duela" azpimarratu dute.
Aspanogiren partetik eskerrak eman nahi dizkiete Soraluzeko herriari; "antolatzaile eta laguntzaile lanetan jardun duten herritar guztiei, eta baita kanpotik etorri zen jendeari ere".