San Andresko bertso saioa

E. Unamuno 2016ko aza. 29a, 15:38

Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak zapatuan egin zuten bertso-saioa duzue audioan.

Lizaso eta Egaña urtero etortzen dira San Andresko elkartera bazkideek San Andres eguna dela eta, egiten duten afarian kantatzera. Zapatuan librean egindako saioaren grabazioa duzue hau, ordubete pasatxokoa. Ondoan izan zituzten Lutxordio trikitilaria eta Aintzane panderolojolea ere.

Alkohola, elkartea apaintzeko jarrita zeuden globoak, Kuba eta Fidel Castroren heriotza, sexu kontuak eta beste hainbat gairen inguruan kantatu zuten umoretsu eta bizi.   

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.